SPRIk wiki teknologiko informatibo bat eta laguntzarako telefono zenbaki bat eskaintzen die ETEei IKTak ezartzen laguntzeko. Zerbitzuaren izena e-Kontsulta da, eta bertan, erabiltzaileek era askotako datuak sartu ditzakete honako hauei buruz: produktu eta soluzioak, proiektu informatiko bat gauzatzeko faseak edota teknologiaren alorreko inbertsioak optimizatzeko laguntzak.
Kontsultak egiteko deitu 902 25 25 95 telefonora edo idatzi ekontsulta@spri.es posta elektronikora. Kontsulta jaso eta gehienez ere 48 orduko epean, teknikari bat enpresarekin harremanetan jarriko da eskatutako informazioa emateko. |